2014/10/29
Gaur lehenengo
eguna izan dugu “Informazio eta Komunikazio Teknologia hezkuntza” ikasgaian. Teknologia
berriei buruz hitz egin dugu: ea erabiltzen ditugun, zeintzuk, zertarako, zer
dakigun horiei buruz … Komunikazio bide zabal bat dela hitz egin dugu,
informazioa jasotzeko balio diguna, unibertsitatean eta handik kanpo ere lan
egiteko tresna dugula eta espazio sozial bat ere bai. Gaur egun sakelekoa,
ordenagailua eta horrelako gailuak gure egunerokotasunean erabat sartuta ditugu
ia konturatu gabe, gainera; izan ere, haiek gabe zerbait falta zaigula
pentsatzen dugu, gizartearekin konektatuta ez gaudela sentiaraziz.
Horrez gain, web
2.0 zer den ikasi dut eta , egia esan, ez nekien zer zen. Informazio eta
ezagutzaren sorkuntzari buruzko filosofia da. Internetek teknologia eskaintzen
du, aplikazioak (youtube, blogger, wikipedia…), informazioa jaso eta elkartrukatu
ahal dugun gunea. Gu parte hartu al
dugun web berriaren erabiltzaileak gara. Iraultza teknologikoa da, izatez, egoera
eta zerbitzu berritzaileak dituen gune bat.
Egia esan, klasean
informazio asko jaso dut lehenengo orduan eta galduta sentitu naiz. Ondoren
“Gara” egunkariko artikulua irakurri dugu bertan web 2.0 zer den azalduz. Bideo
pare bat ere ikusi dugu.
IKTri diodan beldurra
areagotu egin zait blogg bat egin behar dugula esan digutenean, oso traketsa
bainaiz teknologia berriekin. Baina bueno pazientzia apur batekin aurrera
egiteko prest nago, ikaskideen laguntza eta irakaslearen azalpenekin, noski.
2014/11/05
Gaurkoan etxean
ikusitako bideoei buruz hitz egin dugu, web 2.0 buruzkoak zirenak. Lehenik eta
behin, bideo bera ikusi dugunon artean horri buruz hitz egin dugu eta gero
bakoitzak bere taldean berreraiki du , informazio guztia partekatuz.
Ondoren bloga
egiteari ekin diot. Aurreko astean egiterik izan ez nuenez, gaur egin dut. Ez
nekien zein gai jarri edo zeri buruzkoa egin, baina azkenean irribarretxo bat atera
zait eta hortik hasi da nire lehenengo ideia; izen hori jarri diot blogari:
“irribarretxo bat”. Urduri egon ez ezik, galduta ere sentitu naiz, besteen
erritmoa segitu ezinik ibili naiz eta. Hala ere, azkenean pozik nabil egindakoarekin.
2014/11/19
Gaurko klasea
interesgarria iruditu zait, identitate digitalari buruzkoa izan da.
Interneten,
aisialdirako edo lan egiteko ezinbesteko tresna honetan, arakatzen ibiltzen
garenetan egiten ditugun mugimendu guztien aztarnak uzten ditugu bertan
(norekin komunikatzen garen, zein web orrialdetan sartzen garen, zer erosten dugun, non dugun kontu korrontea,
non ikasten dugun …) eta horrek guztiak perfil
bat eraikitzen du, identitate digitala deritzona.
Gaiarekin zer
ikusia duten bideoak ikusi ditugu. Bost bideo ziren eta niri 5. ikustea egokitu
zait. Bertan identitate digitalak hiru alderdi dituela azaltzen da: Alde
pertsonala, alde soziala, eta besteengan duten eragina. Pantaila baten aurrean egiten
dugunaz kontziente izan behar dugula gogorarazten digu. Baina gehien harritu
nauena “Haima” baten dagoen igarlearen bideoa izan da. Igarle egiten zuen
pertsonak, neska bati bere datu pertsonalak esaten zizkion bitartean, teloi baten atzealdean
pertsona batzuk ari ziren, interneten bitartez neskaren datu guztiak bilatzen
eta igarleari esaten. Horrelako gauzek ordenagailu baten aurrean jartzen
naizenean egiten dudanaz ohartarazteko balio didate, kontu handiz ibiltzeko,
hain zuzen ere.
Behin hau ikusita,
nork bere blogarekin jarraitu dugu. Arazo txiki batzuk izan ditut, baina
konpongarriak.
Azkenik, aurkezpen
txiki bat egin dugu: IKT-ak Haur Hezkuntzan nola erabili.
2014/11/26
Gaurko egunez,
klasean teoria pixka bat jaso dugu: Hezkuntzan IKT-ak txertatu behar direla
aipatu da; Baina honek ez du esan nahi liburuak alde batera utzi behar
ditugunik. IKT-n erabilerak, berez, ez du metodologia aldatzen, honetarako
metodologia egokitu egin behar da, IKT-ekin bakarrik ez baita nahikoa. Berrikuntza
egokia egiteko beharrizanak zeintzuk diren jakin behar da. Formakuntza beharrezkoa da txertatu
behar dugun berrikuntza prozesuan onargarria izateko. Abiapuntua gizartea edo
testuingurua bada, hezkuntzan ondo markatu behar dira prozesuaren printzipioak
eta oreka erreal bat lortu.
Gizartean IKTak
arlo guztietan daude, horregatik, hezkuntzan derrigorrez ikasteko objektuak
dira (berrikuntza prozesua), ikasten irakasteko prozesua.
Teoriarekin batera bi bideo ikusi ditugu, bat portugesez, “tecnologia o metodologia” eta
bigarrena, “Education today and tomorrow” , parametro guztiak apurtzen dituena.
-Lehenengo bideoan, Portugalgo eskola batean, nahiz eta teknologia berria sartu metodologia berbera erabiltzen dutela ikusten da.
-Lehenengo bideoan, Portugalgo eskola batean, nahiz eta teknologia berria sartu metodologia berbera erabiltzen dutela ikusten da.
-Bigarren bideoan,
Txinan, Estatu Batuetan baino ingeles gehiago hitz egingo dutela agertzen da.
Lehen nola funtzionatzen genuen eta gaur egun nola funtzionatzen dugun alderatzen du. Mundu honetarako, etorkizunerako eta erritmoa oso azkarrean doan mundu baterako prestatu behar dugula erakusten du.
Lehen nola funtzionatzen genuen eta gaur egun nola funtzionatzen dugun alderatzen du. Mundu honetarako, etorkizunerako eta erritmoa oso azkarrean doan mundu baterako prestatu behar dugula erakusten du.
Ondoren bideoetan
ikusitakoaz gure iritzia bota dugu klasean. Batzuek teknologia berriek beste
gauza batzuk ordezkatuko dituztela (liburuak) eta horren kontra daudela
adierazi dute. Beste batzuek, ordea, lan baldintza hobeak egongo direla esan dute,
baina lanpostu gutxiago beharko liratekeela. Oraingoz, IKT-en helburu finkoa ezin
izan dugu atera: zelan eta zertarako erabili. Badakigu hezkuntzaren curriculumnean,
IKT-en erabilpena agertu behar dela, baina oraindik ez da jakiten erraza zein
izan daitekeen erabilera egokia eta orekatua. Hori bai, gizartean asko erabiltzen
da eta aurreratua dago; eskoletan, berriz, atzeratua dago arlo horretan, eta
zerbait egin beharra dagoela ikustarazi dit gaurko klaseak.
Bestalde, beste bideo bat ikusi dugu, Jordi
Adellen elkarrizketa, curriculumna eta konpetentzia digitalei buruzkoa.
Hurrengo saioan Deliciusen zazpi helbide gorde eta etiketak jarri ditugu.
Bukatzeko, etxerako
lanak, testu bat irakurri eta Abenduaren 1erako irakasleari bidali. Horrez
gain, Deliciusko helbide bat aztertu hurrengo klaserako.
2014/12/ 03
Ondoren gure
taldean “Alakatuten” proiektuari ekin diogu. Lana banatu egin dugu, binaka
jarri gara lanean, baina gure artean zalantzarik bagenuen, elkarren artean
komunikatu eta arazoari konponbidea bilatu diogu. Proiektuan zer egin oso argi
izan dugu guztiok eta bata bestenganako konfiantza izan dugu zereginetan. Ni Jonerekin
jarri naiz lanean eta zoritxarrez egindako guztia azken momentuan pikutara joan
zaigu, dokumentua gordetzen ahaztu zaigulako, eta berriro ere hasieratik hasi
gara. Jone gizajoa umore txarrez joan da etxera, gaur bere egunik onena ez zela
esanez. Lanean falta zena Drive-a bidez etxean bukatzeko aipatu dugu.
2014/12/10
Azken eguna. Ebaluazio
bukaerara heldu gara. Talde guztiok beraien proiektuen aurkezpena egin behar
izan dugu, baina aldez aurretik azken ukituak egiten utzi digu irakasleak.
Azkenik, gure
txanda. Alakatutenekook proiektua aurkeztu dugu. Urduri ibili gara, izan ere, lehenengoak
izatea erabaki dugu, egoera latza lehenbailehen pasatzearren. Amantalak jarri
ditugu, irakasleak garela adierazteko. Jonek, berriz, gorbata jarri du,
Txepetxa ikastetxearen zuzendaria dela adierazteko. Txepetxa ikastetxean
geletarako arbel digitala nola erabiltzen dugun aurkeztu dugu. Horretarako
haurren eguneroko zereginetan txertatu dugu IKTa.
Jarraian, beste taldeen
aurkezpenak ikusi ditugu. Oso interesgarriak iruditu zaizkit, batez ere, lan egiteko programak: GLOGSTER eta POWTOON.
Aurkezpen guztiak
bukatu ondoren, talde bakoitzak beraien hausnarketa egin du.
Bukatzeko, bakoitzak bere blog-aren zalantzei buruz galdetzeko
erabili dugu denbora. Nik erlojua jartzeko aprobetxatu dut. Ordua heldu denean,
agurtu eta urte barri on opatu diogu elkarri, azkenengo klasea izan baita.
HAUSNARKETA:
Lehenik eta behin esan beharra dut blogaren gaia
aldatu behar izan dudala. Barre-terapiari buruzkoa izan zen hasieran, baina,
material gutxi topatu dut eta emozioa da oraingo blogaren gaia. Gustura ibili
naiz lanean, nahiz eta teknologia berriekin oso harreman ona ez izan.
Urduri hasi nintzen klasetara joaten, eta
ordenagailuaren aurrean jartzen nintzen bakoitzean putz egiten hasten nintzen
beldurturik, baina esan beharra dut, azalpenak argiak izan direla eta berriro
ere zalantzak izanda ere, azaldu egiten zenituen behin eta berriro. Horrek eskolara
joateko gogoa biztu zidan eta gutxika beldurrak kentzen lagundu.
Ikaskideekin eta talde lanean gustura ibili naiz;
asko lagundu diogu elkarri, batez ere haiek niri.
Hala ere, asko ikasi dut ikasgai honekin eta emandako gai edota klasean agertu diren
bideoak interesgarriak izan dira, baita oso probetxugarria bihar etzirako bai
neure eskarmenturako zein etorkizuneko lan baterako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina