2015(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

Emozioak lantzeko ipuin interesgarriak

Etxeko txikitxoekin ipuinak ikusi eta irakurtzen gonbidatzen zaituztet, emozioak lantzen diren ipuinak:

  • Jo Lodge . Beldurra ematen dizu, Kroko. Ibaizabal argitaletxea.
  • Liesbet Slegers. Txominen sentimenduak. Ibaizabal argitaletxea.
  • Leticia Garces. Jeloskor nago. Ibaizabal argitaletxea.
  • Leticia Garces. Beeldur naiz. Ibaizabal argitaletxea.
  • Irene Gonzalez. Haserre nagoenean.
  • Irene Gonzalez. Triste nagoenean.
  • Irene Gonzalez. Pozik nagoenean.
  • Irene Gonzalez. Beldur naizenean.
  • Mies Van Hout. Pozik. Ttarttalo argitaletxea
  • Mies Van Hout. Lagunak. Ttarttalo argitaletxea





2014(e)ko azaroaren 23(a), igandea

Sarrera

EMOZIEN :Norbanakoek barneko zein kanpoko eraginen aurrean sumatzen dituzten fenómeno psikologikoak dira. Emozioak aldarteari, , izaerari, nortasunari eta jarrerari eta motibazioari lotuta daude. Emozioa atsegina edo guztiz kontrakoa izaten da, eta fisiologia aldaketak dakartza, honez gain, kultura eta gizarteak ere eragina du.


Emozioak sortzen duten kanpoko nahiz barneko eragin horiek bat batean azaltzen direnak izan daitezke, edo pixkanaka indar hartzen duten sentimenduak.

             



Guztiok ditugu emozioak, poztasuna, haserrealdia, maitemina, tirtura…  Emozioa bat batean agertzen diren egoera afektiboak dira.

Emozioen garapena: jaio garenetik hasten dira garatzen. Hazten den heinean, emozioen adierazpena bakoizten du, egoera desberdinek emozio desberdinak sor ditzakete eta emozio desberdinak egoera desberdinak.

Emozioen oinarria genetikoa da eta adierazteko era gizarteak eragindakoa. Bizitzan emozioak kontrolatzen ikasi behar dugu. Hala ere, emozioen artean ez dago muga zehatzik, askotan bereizten zaila egiten da. Horregatik garrantzitsua da haurrei lehen egunetik emozioei buruz hitz egitea eta haien esanahia jakinaraztea.



2014(e)ko azaroaren 19(a), asteazkena

Bideoa sartzen

Bideo honetan aukera izango duzue hiru adituen hitzaldi bat ikusteko. Adituak Maria Angeles Mairena, Esther Garcia Navarro eta Inma Roger dira. Hitzaldia gurasoei zuzenduta dago eta gaia hauerren garapen emozionala da.




15/04/2013 ¿Cómo educar las emociones en los niños? from Hospital Sant Joan de Déu BCN on Vimeo.

2014(e)ko azaroaren 5(a), asteazkena

Emozio lantzeko jolasak

 Jolasen bitartez, emozioak lantzen ikasi daiteke, hona hemen Garaigordobil liburutik aterako jolas bat:
                        
                                    EMOZIOAK LANTZEKO JOLASA



Jolasaren izena

Emozioak

Iturria:

Jolas kooperatiboei buruzko liburua (Garaigordobil, 2007).

Jolasaren helburuak

Komunikazioa, kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa lantzea dira jolasaren helburuak.

Haurren adina

5-6 urteko adin tartea.

Partaide kopurua

Bikoteka jolasten da.

Materiala

Kolorezko kartoi meheak, emozio desberdinen aurpegien marrazkiekin, erditik moztuak. Emozioen kopurua partaide kopuruaren erdia izango da.









 Deskribapena

1.         Hainbat emozio adierazten dituzten marrazkiak egingo dira, bakoitza kolore bateko kartoi mehe batean, erditik hainbat modutan moztuak. Emozio berberak errepikatzen badira, kolore desberdinetako kartoi mehetan egingo dira, modu diferentean moztuta. Marrazkien kopurua ikasle kopuruaren erdia izango da.

2.         Partaide bakoitzari emozio bat adierazten duen marrazkiaren erdia emango zaio. Horrela, jolasaren lehenengo fasean haurrak bere fitxa eskutan duela, bere marrazkiaren beste erdia duen partaidea aurkitu beharko du. Kartoi mehearen kolorea eta moztuta dagoen modua ezaugarri lagungarriak izango dira dagokion bikotea topatzeko.

3.         Partaide guztiek bere bikotea aurkitu dutenean, denak borobilean eseriko dira, eta bikoteka erdira aterako dira egokitu zaien emozioa antzezteko. Besteek, berriz, zein emozioz ari diren asmatu beharko dute.
Emozioen munduan murgiltzeko eta haurrei horiek identifikatzen laguntzeko, jolasean hasi aurretik baliagarria izan daiteke Ttarttalo argitaletxeko Pozik liburua (Van Hout, 2011), non marrazkien bidez oso modu egokian hainbat emozio irudikatzen diren.

Denbora eta espazioaren kudeaketa

Jolas hau normalean “kolektiba” deritzona egiten den espazioan egin daiteke. 30 edo 45 minutu beharko dira jolasa burutzeko.
Hizkuntzaren inguruko berezitasunak (baldin badaude)
Emozioen hiztegia lantzeko balio du jolasak. Gainerako hizkuntzetan hiztegi hori lantzeko ere egokia izan daiteke.

Praktikan jarri ondorengo hausnarketa

Ez da praktikan jarri.


Web gune ineteresgarri batzuen link-ak:

Irudi polit bat

Iruditxoa:
Ikus dezakegu, irribarre perfektua ez dela hortzez betetriko ahoa, baizik eta  emozioa bera adieraztea, hortz edo hortzik gabe. 
  

Haurra komunikatzen



Bideo honetan haur bat ikusi dezakegu, pertsona heldu batekin komunikatzen. Bere egoera emozionalak agertzen dira. Pozik dagoenean barre egiten du eta haserre dagoenean betilun eta eskua astintzen du.Haurak ez du hizkuntza menperatzen baina komunikatzeko gai da.
Barrea eragiten duen bideoa da. Ikusten duzun bitartean zuk ere barre egingo duzu.

Bideoa sentimenduak asmatzeko

Bideo honetan emozio desberdinak agertzen dira. Ia gai zarien pertsonai bakoitzak adierazten duen  emozioa asmatzen.