Jolasen
bitartez, emozioak lantzen ikasi daiteke, hona hemen Garaigordobil liburutik
aterako jolas bat:
EMOZIOAK LANTZEKO JOLASA
Jolasaren
izena
|
Emozioak
|
Iturria:
|
Jolas kooperatiboei buruzko
liburua (Garaigordobil,
2007).
|
Jolasaren
helburuak
|
Komunikazioa,
kooperazioa, espresio emozionala eta sormen dramatikoa lantzea dira jolasaren
helburuak.
|
Haurren adina
|
5-6 urteko adin tartea.
|
Partaide
kopurua
|
Bikoteka jolasten da.
|
Materiala
|
Kolorezko kartoi meheak, emozio
desberdinen aurpegien marrazkiekin, erditik moztuak. Emozioen kopurua
partaide kopuruaren erdia izango da.
|
Deskribapena
|
1. Hainbat
emozio adierazten dituzten marrazkiak egingo dira, bakoitza kolore bateko
kartoi mehe batean, erditik hainbat modutan moztuak. Emozio berberak
errepikatzen badira, kolore desberdinetako kartoi mehetan egingo dira, modu
diferentean moztuta. Marrazkien kopurua ikasle kopuruaren erdia izango da.
2.
Partaide bakoitzari emozio bat adierazten duen marrazkiaren erdia emango
zaio. Horrela, jolasaren lehenengo fasean haurrak bere fitxa eskutan duela,
bere marrazkiaren beste erdia duen partaidea aurkitu beharko du. Kartoi
mehearen kolorea eta moztuta dagoen modua ezaugarri lagungarriak izango dira
dagokion bikotea topatzeko.
3.
Partaide guztiek bere bikotea aurkitu dutenean, denak borobilean eseriko
dira, eta bikoteka erdira aterako dira egokitu zaien emozioa antzezteko.
Besteek, berriz, zein emozioz ari diren asmatu beharko dute.
Emozioen munduan murgiltzeko eta haurrei horiek
identifikatzen laguntzeko, jolasean hasi aurretik baliagarria izan daiteke
Ttarttalo argitaletxeko Pozik liburua (Van Hout, 2011), non
marrazkien bidez oso modu egokian hainbat emozio irudikatzen diren.
|
Denbora eta
espazioaren kudeaketa
|
Jolas hau normalean “kolektiba”
deritzona egiten den espazioan egin daiteke. 30 edo 45 minutu beharko dira
jolasa burutzeko.
|
Hizkuntzaren inguruko
berezitasunak (baldin badaude)
|
Emozioen hiztegia lantzeko balio
du jolasak. Gainerako hizkuntzetan hiztegi hori lantzeko ere egokia izan
daiteke.
|
Praktikan
jarri ondorengo hausnarketa
|
Ez da praktikan jarri.
|
Web gune ineteresgarri batzuen link-ak:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina