EMOZIEN :Norbanakoek barneko zein kanpoko
eraginen aurrean sumatzen dituzten fenómeno psikologikoak dira. Emozioak
aldarteari, , izaerari, nortasunari eta jarrerari eta motibazioari lotuta
daude. Emozioa atsegina edo guztiz kontrakoa izaten da, eta fisiologia
aldaketak dakartza, honez gain, kultura eta gizarteak ere eragina du.
Emozioak sortzen duten kanpoko nahiz barneko
eragin horiek bat batean azaltzen direnak izan daitezke, edo pixkanaka indar
hartzen duten sentimenduak.
Guztiok ditugu emozioak, poztasuna,
haserrealdia, maitemina, tirtura…
Emozioa bat batean agertzen diren egoera afektiboak dira.
Emozioen garapena: jaio garenetik hasten dira garatzen. Hazten den heinean, emozioen adierazpena bakoizten du, egoera desberdinek emozio desberdinak sor ditzakete eta emozio desberdinak egoera desberdinak.
Emozioen oinarria genetikoa da eta adierazteko era gizarteak eragindakoa. Bizitzan emozioak kontrolatzen ikasi behar dugu. Hala ere, emozioen artean ez dago muga zehatzik, askotan bereizten zaila egiten da. Horregatik garrantzitsua da haurrei lehen egunetik emozioei buruz hitz egitea eta haien esanahia jakinaraztea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina